Kaixo neskalatzaileak!!!
Hiru eguneko asteburu honetan
Pirinioetan joan gara.
Ostegun arratsaldean Pueyora
iritsi aurretik gurpil bat zulatu zitzaigun, eskerrak gruako mutila oso azkar
etorri zela eta gurpila konpondu zigula. Pueyora ailegatu eta afaldu egin
genuen. Karta partida bat jokatu eta azkar joan ginen lotara, hurrengo egunean
Canal Roya igo behar genuen eta; duela 16 urte gure aitite hil zen eta han bota
genituen bere errautsak. Bisita egitera joan nahi genuen.
Pueyoko zelaian jolasean
Ostiralean goiz esnatu eta Aneuko
parkinerako bidea hartu genuen. Ardiekin batera irtenda poliki-poliki eta pista
joko bat eginez igotzen hasi eta konturatu gabe gailurreraino iritsi ginen.
Canal Roya
igotzen
Gailurrean besarkadak, argazkiak eta energiak lortzen egon ginen. Oso errez iruditu zitzaigun baina jaitsiera falta zen. Eta jeitsiera luzea egin zitzaigun autokarabanaraino iristea, naiz eta jolasten jeitsi.
Canal Royako
gailurrean
Bero handia egiten zuen eta poza
batzuk bilatu genituen bertan jan eta bainatzeko; oso ondo pasatu genuen eta
gainera altxor ezkutuaren altxorra ireki genuen!!
Larunbatean goizean-goiz Pueyon
esnatu ginen eta euria ari zuen. Gosaldu eta azkar-azkar Baños de Panticosara
igo ginen. Han egonda euriarekin baina indar askorekin, kapa jarrita eta euritakoa
eskutan, Bachimañako refugiora igo ginen. Bidea luzea egin zitzaigun tarteka
euria egiten zuelako, baina hitz egiten eta jolasean gindoazela, konturatu gabe
refujioan geunden . Behin refugioan geundela botak aldatu genituen crorcsengatik.
Refugioa ordaindu eta logelara igo ginen. Logelak denetarik zuen; ohea, takila,
komuna eta dutxa ur beroarekin.Dena txukuntzen geundela konturatu ginen amamari
praka, toaila, txanoa eta eskularruak ahaztu zitzaizkiola! Jijiji.
Bachimañara
igotzen
Arratsaldean, eramandako bokatak
jan ondoren denetarik egin genuen; lo-kuluxka, mahai jolasak eta pixkat atertu
zuenean lakuraino paseotsoa eman genuen.
19:30tan afaria genuen. Menua:
makarroiak txorizoarekin, oilaskoa arrozarekin, entsalada eta postrerako
natilla. Tripa ondo beteta genuela mahai jolas bat egin eta ohera joan ginen. Gaueko
kontzertua ona izan zen (zurrunka joan, zurrunka etorri), baina denek egin
genuen lo zoragarri!!
Bachimañako
refugioan
Igandean ahalik eta beranduen
esnatu ginen, gosaltzeko azken txanda 8tan zen. Kafea, esnea edota infusioak
tostada eta magnadelenik gustora jan genituen. Lo gelara igo eta dena jaso
genuen. Motxilak prestatu, eta refugioeko lagunei agur esan ondoren behera
joaten hasi ginen, baina oraingoan beste bide batetik joan ginen.
PIRICUENTOS, Gracia Maria por enseñarnos estos rincones.
Ostiraleko altxorrean
“Piricuentos” liburua genuen, eta bertan lumiacha lakutik pasatzen den bide bat
agertzen zen, beraz, bide horretatik jeisten saiatu ginen. Eta horrela egin
genuen! Haizea gidari Baños de Panticosaraino jeitsi ginen oso bide politetik;
aurreko eguneko igoera ikusten joan ginen. Bidea erreza zen jarraitzen, puntu
gorriak eta hitoak jarraitu behar ziren.
Parkinean geunden berriro, poz-pozik, asteburuko bigarren erronka lortuta!! Eta orain…? Malenek hain gustoko zuen Pueyoko zelaira! Azkeneko “tiroak” egitera, bazkaltzera, siesta bota eta jolastera!!
🌈🌈🌈🌈🌈🌈🌈👀
Pena handiz Pirineo maiteak
agurtu genituen eta Gasteizerako bidea hartu genuen. Ez genuen etxera joan
nahi, oso gustora egon ginen, bueltatzeko gogoa dugu berriro, eskerrik asko
amama zure Pirineoekiko maitasuna gurekin partekatzeagatik. PIRINEOTAN DE
MARAVILLA!
Idazleak; Haizea eta Maite
Argazkilariak; Amama, Miren,
Idoia
Laguntzaileak; Malen, Patas







